XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elitearen etsenpluaz gabeturik, jende xehea errimarik gabeko borroka molde arruntagoetara itzuliko zen pixkanaka.

Goikoak, beren aldetik, aurki aspertuko ziren jostagailu hartaz ere.

Dorre bikien eginkizunaren aztarna bera ere galtzeraino, belaunez belauneko ahanzturaren higaduraz.

Harik eta suerte kolpe hau fortunatu zaidan arte.

Bego horretan gaur-gaurkoz nire berri emate harrapatakakoa.

Zureen zain geratzen naiz, irrika biziaz, hartarako betarik bazenu, bestelako esan gogo dituzunekin batera, hemen azaldu dizudan eta kirioak airean naukan nobedade kilikagarri horri buruzko zure iritzi ezinago baliotsua ere helaraziko didazun itxaropenean, beti zure zerbitzari eta lagun:

Piero Civeti

P.S. - Zure aginduen letratik harago, baina ustez haien izpirituari fidel, gure mutil askojakin horrek bazkalorduko atsedenaldian bere paperak bertan uzteko baimena eskatu didalarik, mila amorez eman diot, eta horrek eskaini dit abagadune eta egokiera bere eskuko oharrak ere gainbegiratzeko.